Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Le Clézio, Jean-Marie Gustave

Frantses idazlea (Niza, 1940). Le Procès-Verbal (1963) lanarekin egin zen ospetsu. Lan horri esker, Théophraste-Renaudot saria irabazi zuen, eta kritikariak “errealismo berria” aipatzen hasi ziren. Nouveau roman joerak ez bezala idazketa naturala du, eta mundu tragiko baten aurrean sortzen den izu txikiena ere adierazten du, sentiberatasun handiz. Ezaugarri horiek nabarmenak dira lan hauetan: La Fièvre (1965, Sukarra), Le Déluge (1966, Uholdea), Terra amata (1967), Le Livre des fuites (1969, Ihesien liburua), La Guerre (1970, Gerra) eta Les Géants (1973, Erraldoiak). L'Extase matérielle (1967, Estasi materiala) saiakera lanean Le Cléziok bere pentsaera estetiko-filosofikoak azaldu zituen, eta bere lanaren aldaketa ezagutarazi. Aldaketa hori nabarmen ikusi zen Voyages de l'autre côté (1975, Beste alderdiko bidaiak) lanean. Jakintza, amets eta lasaitasunezko mundu bat erakusten du, sinpletasun handiko prosaz azaldua. Amerika erdialdeko indiarrekin egindako egonaldiak (1988, Le Rêve mexicain) eta Afrikako mitologian (1991, Onitsha) oinarrituta gaiak landu zituen garai horretan. Horren erakusgarri dira Mondo et autres histoires (1978, Mondo eta beste istorioak), Trois Villes saintes (1980, Hiru hiri santu), maien zibilizazioan oinarritua, eta La Ronde et autres faits divers (1982, Erronda eta beste gertakizun batzuk) lanak. Désert (1980, Basamortua) eleberriari dagokionez, hiriko bizimodu nahasira eramaten duten tuareg gazte baten drama azaltzen du. Horiez gainera, lan aipagarriak ditu: Le Chercheur d'or (1985, Urre bilatzailea), Printemps et autres saisons (1989, Udaberria eta beste urtaroak), Étoile errante (1992, Izar ibiltaria), Hasard (1999, Zoria). Literaturako Nobel Saria eman zioten 2008.