Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lazkano Uranga, Imanol

Gipuzkoako bertsolaria (Azpeitia, 1936). Joxe Lizasoren eta Uztapideren eraginez hasi zen bertsotan. Lehenengo plazan Azkoitiko Martirita auzoan kantatu zuen, Egileor bertsolariarekin. Euskal Herriko bertsolarien txapelketako final erdietara iritsi zen 1966an eta lau urte geroago txapela eskuratu zuen. Landetako eskola deituaren kideetako bat da Lizasorekin eta Agirrerekin batera. Bertsolari Elkarteko lehendakaria da gaur egun.