Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lazertido

izond. Zool. Ezkatadunen ordenako izen bereko familiako narrastiez esaten da. Muskerra da familia honetako narrastirik ezagunena. Isats mehe luzea eta moztu ahala hazten zaiena dute. Begi niniak biribilak dituzte, eta mihia bi puntakoa eta uzkurkorra. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira.