Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laxalt Alpetche, Robert

Estatu Batuetako idazle eta kazetaria, euskal jatorrikoa (Kalifornia, 1923 - 2001). Gurasoak euskaldunak zituen, Behe Nafarroakoa eta Zuberoakoa. Ipar Amerikan finkatu ziren euskaldunei buruzko artikulu eta eleberri ugari idatzi ditu. 1986an Donostiako Urrezko Danborra saria eskuratu zuen, euskal kulturaren alde Amerikan egin zuen lanagatik. Obra nagusiak: The violent land; tales the old timers tell (1953, Lurralde bortitza; zaharrek esaten dituzten ipuinak), Sweet promised land (1957, Dominique —Artzain xiberotar bat Nevadan—, Xabier Mendigurenek euskaratua), A man in the wheatfield (1964, Gizon bat gari sailean), A Cup of tea in Pamplona (1985, Kafea hartzera Iruñeara, Xabier Mendigurenek euskaratua). Ehunka artikulu eta hamasei liburu argitaratu zituen –bi bider izan da Pulitzer sarirako izendatua– , eta euskal diasporaren ikur bilakatu da. 1957an idatzi zuen Sweet promised land liburua –bere aitona zuberotar Dominiqueren biografian oinarritua, 1988an euskaratua eta frantsesera eta alemanerara ere itzulia–, gazteleraz argitaratu zen 2001. urtean, Maite Puignauk itzulia eta Dulce tierra prometida izenburuaz.