Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lautreamont, Isidore Ducasse

(Lautreamonteko kondea deitua) Frantses poeta (Montevideo, 1846 - Paris, 1870). 1867an, Parisen bizilekua harturik, alde batera utzi zituen matematikako eta natur zientziako ikasketak eta literaturgintzari lotu zitzaion. 1868. urtean eman zuen argitara, izenpetu gabe, bere lehen obra (Chants de Maldoror). Urtebete geroago plazaratu zituen aipatu obrako hurrengo bost liburuak Lautreamonteko kondea ezizenaz. 1869an plazaratu zuen Poésies izenburupean eta bere izen deiturez, bi lanok osaturiko obra.