Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laugthton, Charles

Zinema antzezle eta zuzendari ingelesa (Yorkshire, 1899 - Los Angeles, 1962). Londresko antzerkiaren tradizioan ikasia, berehala nabarmendu zen bere gorpuzkera handiagatik eta patxadagatik. Berrogeita hamarren bat filmetan aktore lana egin ondoren De Mille, Preminger, Hitchcock, Renoir eta Wilder-en mailako zinemagileren aginduetara, berrogeita hamasei urterekin ekin zion aspaldiko ametsari, film bat zuzentzeari: Ehiztariaren Gaua (1955, The Nigth of the Hunter), espresionismoaren eta modernismoaren tarteko estetikan garatua, egunerokotasunaren azpian irudimenaren mitoak lantzen dituen maisu lana.