Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laud, William

Ingalaterrako apezpiku anglikanoa (Reading, 1573 - Londres, 1645). 1601. urtean egin zen apaiz eta 1621ean apezpiku. Karlos I.a Ingalaterrako errege izendatu zutenean eragin handia izan zuen Laudek Ingalaterrako elizan. Londresko apezpiku (1628), Oxfordeko unibertsitateko kantziler (1629) eta Canterburyko artzapezpiku hautatu zuten (1633). Karlos I.aren erlijio-politika antolatu zuen eta ortodoxia anglikanoa ezarri nahi izan zien eskoziarrei. Horrek Karlos I.aren absolutismoa deuseztatu zuen matxinada sortu zuen (1637) eta Karlosek hautsi behar izan zituen Laudekin zituen harremanak. Londresko Dorretxean atxilo sartu ondoren hiltzera kondenatua izan zen.