Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lasagabaster Olazabal, Begoña

Gipuzkoar politikaria, EAkoa (Irun, 1962). Zuzenbidean lizentziaduna da, eta nazioarteko harremanetan eta Europar Batasunari lotutako gaietan osatu zuen bere prestakuntza. 1987tik 1989ra Europako Parlamentuko funtzionario izan zen, Ostadar talde parlamentariorako jardun zuelarik. 1992az geroztik EA-ren agintaritzako kide da, Kanpo Harremanen ardura hartuta. 1996az geroztik, halaber, diputatu da Madrilgo Kongresuan, talde mistoaren baitan. 2000. urteko eta 2004. urteko hauteskunde orokorretan berriro hautatu zuten diputatu EAren Gipuzkoako zerrendetan.