Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lasa Apalategi, Jose

Gipuzkoar idazlea (Ataun, 1925 - Bilbo, 1983). Gasteizen, Erroman eta Friburgon egin zituen filosofia eta teologia ikasketak. Donostiako Artzain Onaren katedralean kalonje. Zeruko Argia aldizkarian eta El Diario Vasco egunkarian eman ditu argitara lan garrantzitsuenak. Jose Lasarenak dira Euskal Herria eta ikastola - una polémica en torno a la Ikastola (1973), Ensayos críticos sobre la unificación literaria del vascuence (1976), Euskal Ikasgu Nagusi edo Unibertsitateaz (1975), eta Lurren umea Lurrak Agidaroa (1983) obrak. Halaber, berak prestatu zuen Iztuetaren Guipuzcoaco Condaira izeneko liburuaren gaztelaniazko itzulpena (1982).