Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larroka Estala, Jose Maria

Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1813 - Erroma, 1891). Domingotarren ordenan sartu zen 16 urte zituela. Burgosko domingotarren komentuan zegoela, Azpeitira joan behar izan zuen erlijio ordenen aurkako esetsaldia zela eta. Azpeititik, berriz, Lapurdiko Basusarrira joan zen, eta hango erretore izan zen. 1850ean Azpeitira itzuli eta San Sebastiango komentu berrian sartu zen. Larrokarenak dira Sacramentu Santu ta Ama Virgiñaren Visitateko liburua (1856) eta Esku liburua ceñean dauden Meza… (1889) obrak. Besteak beste, Friburgoko unibertsitatearen eraberritzea zor zaio.