Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larreina Valderrama, Rafael

Arabar politikaria (Gasteiz, 1956). Eusko Alkartasunakoa da. Ekonomian lizentziaduna. EAko Batzorde Eragile Nazionaleko kidea da hasieratik (1986). 1992tik aurrera hainbat kargu izan zituen batzorde horretan, Ikerketa, Programa eta Prestakuntza eta Komunikazio arloetan. 1995ean egindako IV. Kongresuan alderdiaren idazkari nagusiorde eta Antolakuntza arloko arduradun izendatu zuten, eta kargu horretan berretsi zuten 1999ko V. Kongresuan. 1987tik 1990era zinegotzia izan zen Gasteizen, eta harrezkeroztik eusko legebiltzarkidea da. Eusko Legebiltzarrean, alderdiko bozeramaile-lanak egin izan ditu, eta egun, EAren talde parlamentarioaren koordinatzailea izateaz gainera, Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea da.