Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larrea, Vicente

Bizkaitar eskultorea (1934). Irudigintza tradizionala lantzen zuen familia baten baitan jaio zen, eta txikitandik hasi zen horretan. Gaztetan, eskultura erromanikoak liluratuta, eskulturagintza horren azterketa sakona egin zuen. Metala erabili izan du bere artelanetan eta horrekin batera, bere konposizioek, betiere, geometria izan dute oinarri. Bere artelanen artean azpimarratzekoak dira Mañarian dagoen Monumento a Kirikiño eta Bilboko Museoan ikusgai dagoen Formas concéntricas delakoa. Azkeneko urte hauetan, forma zurrun horietatik urrundu eta fantasia formalen munduan egin du Larreak bere lana. Horretarako argizaria eta poliesterra bezalako materialak erabiltzen ditu.