Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larrañaga Galdos, Esther

Gipuzkoar politikaria (Bergara, 1955). Eusko Alakartasunako kidea da. Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. 1987tik 1990era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo Saileko zuzendari nagusia izan zen. 1990etik 1991ra, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen, 1991tik 1993ra, Diputatuen Kongresuko diputatua, eta 1995etik 2001era, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordea. 2001. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea da.