Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larralde, Madeleine

Sarako emakumea, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zutelako ospetsu bihurtu zena (Sara, 1759 - Sara, 1794). XIX. mendeko zenbait aditu katolikoren arabera (Cesar Duvoisin, Pierre Haristoy, Antoine d’Abaddie), fede katolikoa aitortzeagatik hilarazi zuten hamabost urteko neska bat izan zen; V. Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez, berriz, emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Madeleine Larralderen elezahar hura jaso eta La Flor de Larralde obra idatzi zuen Arturo Campionek.