Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lara Hernández, José Manuel

Espainiar argitaratzailea (Sevilla, 1914 – Bartzelona, 2003). Legionario, dantzari eta irakasle izan zen. 1950ean Planeta argitaletxea sortu zuen Bartzelonan. Era askotako argitaletxeak kontrolatzen zituen, eta era askotako egile, genero eta liburuak argitaratu zituen. Frankismoaren garaian idazle “gorri” zein falangisten lanak argitaratu zituen. Lararen arrakasta anitzen artean, Planeta saria eta liburu bildumak agertzen dira, baina hutsegiteak ere izan zituen: Por Favor aldizkaria itxi eta Español futbol taldeko presidente izatea lortu ez izana esaterako. Larak bultzaturik sortu ziren Planeta literatura sariaz gainera Espejo de España, Ramón Llull eta Fernando Lara sariak.