Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapuebla de Labarca

Arabako udalerria (Arabako Errioxa). 1997ko datuen arabera, 873 biztanle ditu. Hizkuntza banaketa 1996an: 183 euskaldun, 59 ia euskaldun eta 601 erdaldun. Industrian (ardogintza, janari industria, ehungintza, eraikuntza; langileen % 50) eta nekazaritzan (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak, zerri azienda; langileen % 30) oinarritzen da bertako ekonomia. Aipagarri dira Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia eliza errenazentista (XVI. m.), Kale Nagusiko, eta La Fuente eta Mediodia kaleetako XVI. eta XVIII. mendeetako etxeak.  v  Historia. Biasteriko hiriko auzoa izan zen 1621. urtean hiribildu bihurtu zen arte.