Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laplace, Pierre Simon

Frantses matematikari eta astronomoa (Beaumon, Normandia, 1749 - Paris, 1827). Parisko Eskola militarrean egin zituen matematika ikasketak eta hemezortzi urte zituela bertako irakasle izan zen. 1799an, Napoleon aginpidean zela, barne ministro hautatu zuten. Garrantzi handiko ikerketak egin zituen planeten mugimenduari buruz; 1784. urtean idatzi zuen Mécanique Céleste, jakintza alor horri buruzko obra nagusia. Halaber probabilitateen teoriari buruz egin zituen azterketak ere oso aipagarriak dira, 1812. urtean argitaratu zuen Théorie analytique des probabilités delako obran azaldutakoak batik bat.  v  Laplace-ren ekuazio diferentziala. Fis. Bigarren mailako deribatu partzialetako ekuazioa, fisikan, elektrizitate eta magnetismo ikasketetan batez ere oso erabilia. Koordenatu kartesiarrei buruzko ekuazioaren adierazpena hau da:      

  

R, ekuazioaren emaitzari funtzio harmoniko ere esaten zaio. Ezkerraldeko atalaren batura Ñ2 R gisa adierazi ohi da. Fisikan beste koordenatu batzuen funtzioan adierazten da ekuazioa maizenik, koordenatu zilindrikoetan adibidez:  

  

  v  Laplace-ren transformazioa. Mat. Integralen bidezko transformazioa; erabilera ugari ditu, koefiziente konstanteak dituen ekuazio lineal diferentzialen ebazpenerako, adibidez. F(t) funtzio baten Laplace-ren transformazioa honela adierazten da: