Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Landerretche, Martin

Nafarroa Behereko idazlea (Buzunaritze-Sarrasketa, 1869 - Ezpeleta, 1930). Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasketak egin ondoren egin zen apaiz, 1869. urtean. Euskaltzaleen Biltzarra elkartea sortu zuen beste batzuekin batera eta aipatu elkarteko idazkaria izan zen. Joannateguy beneditarrak Fedearen Hedameneko Urtecaria (Les annales de la propagation de la Foi buletinaren itzulpena) utzi zuenean Landerretcheri eskatu zitzaion lanarekin aurrera egin zezan 1891. urtean. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde eskuizkribua argitaratu zuen 1905. urtean. Euskaltzaindia osatu zenean (1919) Lapurdiko ordezkaria izan zen.