Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lalande, Michel Richard de

Frantses organista, klabe-jotzaile ezaguna eta musikagilea (Paris, 1657 - Versailles, 1726). Organista izan zen Parisko eliza askotan, eta  Versaillesko kaperako musikagile izendatu zuten. Luis XIV.aren garaiko musikagilerik ospetsuena izan zen. Musika profanoaren alorrean balletak eta divertimento-ak idatzi zituen. Aipagarriak dira, besteak beste: Gaztaroko balleta (1686) eta Erregeren afaritarako sinfoniak (1703). Elizarako musikan moteteak dira batez ere aipagarriak: Te Deum (1684); De profundis (1689); Magnificat (1681); Beatus vir (1692); Quam dilecta (1706); Usquequo Domine (1692); Nisi Dominus (1704); Exaltabo te Domine (1704); Quare fremuerunt gentes (1706), besteak beste. Motete kontzertante handi bat ere idatzi zuen 100 ahotsentzat, errezitatuak, ariak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak eta bost ahotsentzako koruak dituena, bakarlari zatiekin batera.