Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lakhdar-Hamina, Mohamed

Aljeriar zinema zuzendaria (M’Sila, 1934). Nekazaritza eta zuzenbidea ikasten ari zela Frantzian, armada frantsesak soldadutzara deitu zuen, baina Lakhdar-Haminak desertatu eta Tunisiara ihes egin zuen. Geroago, Pragan zinema ikasketak egin ondoren, berriro Tunisiara itzuli eta erresistentzia aljeriarraren laguntzaile nagusietako bat izan zen zinemaren esparruan. Aljeriak independentzia erdietsi zuenean, Aljeriako Albiste Agentziako zuzendari izendatu zuten, 1974an agentzia desagertu zen arte. 1966an bere lehen film luzea egin zuen, Assifat al-Aurass, zinema aljeriarraren hastapeneko filmetzat jo daitekeena. Waqaa sanauat al-yamr (1975) filmarekin, berriz, Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma irabazi zuen. Lakhdar-Haminaren beste film batzuk dira: Hassan Terro (1968); Disambar (1972); Rih ar-rimal (1982) eta As-sura al-ajira (1986).