Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lakaria

iz. Bot. Agarikazeoen familiako perretxiko batzuen genero izena. Oin luze mehea eta gain biribileko txapela dute, 1-6 cm zabala. Pinudietan eta hariztietan hazten dira batez ere. Jateko onak dira. Laccaria amethystea: kolorez more zurixka dena eta oin ezkatatsu samarra duena. Abuztutik azarora bitartean ateratzen da. Laccaria laccata: oin luze bihurria, txapel azpiko xaflak arrosa kolorekoak eta txapela bera marroi gorrixka duena.