Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laidler, Keith James

Britainiar kimikaria (Liverpool, Ingalaterra, 1916 - 2003). Bere jaioterrian eta Oxford eta Princetongo unibertsitateetan ikasi ondoren, kimika irakasle izan zen Ottawako Unibertsitatean. Entzimen kimikari eta beste prozesu biokimikoei buruz aditua zen, eta aitzindari izan zen zinetika kimikoa eta konplexu aktibatuaren teorien alorretan. Argitalpen ugariren egile izan zen, besteak beste: Chemical Kinetics (1950, Zinetika kimikoa); Chemistry of Enzymes (1954, Entzimen Kimika); Reaction Kinetics (1963, Erreakzio Zinetika); Principles of Chemistry (1966, Kimikaren hastapenak); Theories of Chemical Reaction Rates (1969, Erreakzio kimikoen lastertasunei buruzko teoriak); The Chemical Elements (1970, Kimika osagaiak) eta The World of Physical Chemistry (1993, Kimika Fisikoaren mundua). Hainbat sari jaso zituen, horien artean Kanadako Royal Society elkartearen Tory eta Centenary dominak. 1981az geroztik kimika irakasle emeritua izan zen Ottawako Unibertsitatean.