Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laclos, Pierre Choderlos de

Frantses militarra eta idazlea (Amiens, 1741 - Taranto, Italia, 1803). Gudarostean sartu eta berehala hasi zen idazten. 1782. urtean Les Liaisons dangereuses (Harreman arriskutsuak) eleberri ezaguna, eleberri psikologikoen obra aitzindaria, eman zuen argitara. Harenak dira, halaber, De l’éducation des femmes (1785, Emakumeen heziketaz) izeneko psikologia saiakera eta Lettre à MM. de l’Académie Française sur l’éloge de M. le Maréchal De Vauban (1786, Frantziako Akademiako Urlia jaunei egindako gutuna, Vaubango Mariskalaren goraipamenaz). Frantziako gudarosteari buruzko kritika obra da.