Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Labaien Sansinenea, Ramon

Gipuzkoar politikaria, EAJkoa (Tolosa, 1928). 1987. urtean Donostiako alkate izateari utzi zionetik, politikagintzatik eta bizitza publikotik nahiko urrun ibili da Ramon Labaien, nahiz eta maiz agertu euskararen aldeko ekimenetan –1999ko Korrikaren lekukoak zeraman mezua berak idatzia zen, eta Korrikaren omenaldia era jaso zuen urte hartan–, baita euskal presoen eskubideak defenditzeko eratutako ekitaldietan ere.