Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kutsadura

iz. Kutsatzea; kutsatzearen ondorioa.  v  Izaki bizietan edo haiek dabiltzan edo dauden ingurunean, kalte egin dezaketen mikroorganismoak, gai kosmikoak edo erradioaktiboak sartzean datza kutsadura.  v  Egurats kutsadura. Eguratsak berezkoak ez dituen eta gizonarentzat, animalientzat eta landareentzat kaltegarri diren gaiak, sufre dioxidoa, karbono monoxidoa, etab. barreiatzea.  v  Ur kutsadura. Uretan gizonarentzat, animalientzat eta landareentzat kalterako diren gaiak barreiatzea. Gaur egun landare zomorroak hiltzeko gai kimikoak, garbikariak eta lantegietako hondakinak dira batez ere ur kutsaduraren iturriak.