Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuletxov, Lev

Errusiako zinema zuzendari eta teorizatzailea (Tambov, 1899 - Mosku, 1970). Zinemagintza sobietarraren sortzaileetariko bat izan zen. Pedagogo handia izan zen, eta zuzendari eta antzezle asko sortu zituen. Haren ideietan oinarriturik hainbat lan eder egin zituzten Dreyer-ek eta Sjöström-ek.