kukurbi
iz. Bot. Eskrofulariazeoen familiako eta rhinanthus generoko belar landarea. Zurtoin tentea eta 10-80 cm luzea, txortenik gabeko hosto luzarana eta gaineko hosto-ezpaina okertua duen lore horia ditu. Iparraldean eta hegoaldean ezik Europako eskualde guztietan hazten da, gari artean, belardietan eta mendietako larreetan batez ere.