Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kubitschek de Oliveira, Juscelino

Brasildar mediku eta politikaria (Diamantina, Minas Gerais, 1902 - Rio de Janeiro, 1976). Belo Horizonte-ko alkate (1940), Minas Gerais-eko diputatu (1934 eta 1946), estatu horretako gobernadore (1950) eta Brasilgo lehendakari (1955-1961) izan zen. Bere lehendakaritza garaiko egintzarik ezagunena Brasilia hiria, 1959tik aurrera Brasilgo hiriburu izango zena, sortzea izan zen. Janio Quadros izan zuen ondorengoa Brasilgo lehendakaritzan.