Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuan Ti

Mit. Txinako mitologian, guduaren jainkoa. Txinako jainkoetan estimazio gehien duenetakoa da; gudarien babesle ez ezik, beste lanbide askoren babesletzat hartua da; deabruen kontra ahalmen handia duela uste da; eta berak ez ezik, bere irudia antzezten dutenek ere ahalmen horretan parte hartzen dutela uste da. Izatez, Kuan Ti (edo Kuan Yü, hala deitu baitzen historian) Hiru Erreinuen garaian (K.a. III. mendea) bizi izan zen; historiak jende ahularen eta txiroaren babesletzat aipatzen du, agintari gaiztoen kontra. 219an Kuan Yü atxilo hartu eta hil egin zuten. Tradizioak haren irudia goratu zuen, eta azkenik 1594an Ming dinastiako enperadore batek jainko kanonizatu zuen.