Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kristian

Danimarkako hamar erregeren izena.  v  Kristian I.a. (1426 - Kopenhage, 1481), Danimarkako (1448-1481), Norvegiako (1450-1481) eta Suediako erregea (1457-1471). Suediako erregetza galdu zuen Brunkeberge-ko guduan.  v  Kristian II.a. Danimarkako erregea 1515etik 1523ra (Niborg, 1481 - Kalundborg, 1559). Suedia konkistatu zuen baina Gustavo Vasaren matxinadan galdu zuen. Danimarkako aginpidetik kendu eta Frederiko I.ak espetxeratu zuen 1531n.  v  Kristian III.a. Danimarkako erregea 1534tik 1559ra (Gottoro, 1503 - Koldinghus, 1559). Protestantismoa ezarri zuen erreinuko erlijio ofizial gisa.  v  Kristian IV.a. Danimarkako eta Norvegiako erregea 1588tik 1648ra (Frederiksborg, 1577 - Kopenhage, 1648). Frederiko II.aren semea zen. Hogeita Hamar urteko gerran parte hartu zuen; Inperioko Tilly jeneralak menderatu zuen 1626an.  v  Kristian V. Danimarkako eta Norvegiako erregea 1670etik 1699ra (Flensburg, 1626 - Kopenhage, 1699). Luis XIV.a Frantziako erregearen eta Suediaren kontra borroka egin zuen.  v  Kristian VI.a. Danimarkako erregea 1730etik 1746ra (Kopenhage, 1699 - Hirschholm, 1746). Frederiko IV.aren semea zen. Haren agintaldian merkataritzak aurrerapen handia izan zuen.  v  Kristian VII.a. Danimarkako erregea 1766tik 1808ra (Kopenhage, 1749 - Rendsburg, 1808). Frederiko V.aren semea zen. Burua nahastua zuela eta ministroen eskuetan utzi zuen gobernua, 1784an haren semeak erregeordetzan hartu zuen arte.  v  Kristian VIII.a. Danimarkako erregea 1839tik 1848ra (Kopenhage, 1786 - Kopenhage, 1848). Frederiko VI.aren seme zen.  v  Kristian IX.a. Danimarkako erregea 1863tik 1906ra (Gottorp, 1818 - Kopenhage, 1906). Scheleswing-Holstein lurraldea galdu zuen Prusiaren kontrako gerran.  v  Kristian X.a. Danimarkako erregea 1912tik 1947ra (Kopenhage, 1870 - Kopenhage, 1947). Haren agintaldian Islandiak independentzia eskuratu zuen (1944).