Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krause, Barbara

Alemaniar igerilaria (Berlin, 1959). Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko igerilari onenetako bat. 1976an munduko errekorra hautsi zuen 400 metro libretan, eta bi urte geroago, munduko txapeldun izan zen 100 metro libretan eta txapeldunorde 200 metrotan. 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuen boikotak balioa galarazi zien igeriketa probei. Dena dela, 1976an bezala, Alemania Ekialdeko igerilariek ia proba guztiak irabazi zituzten, hamahiru probatik hamaika. Barbara Kraus irabazle izan zen 100 eta 200 metro libretan, eta urrezko hirugarren domina lortu zuen txandakako 400 metro libretan.