Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

krabelin

iz. Orri luze eta meheak eta hosto askotako lore usaindunak ematen dituen landarea; landare horren lorea (Dianthus sp.).  v  Itsas krabelina (Armeria maritima). Plubajinazeoen familiako landare iraunkorra, zuhaixka itxura ere har dezakeena, loreengatik apaingarri gisa oso erabilia. Zurtoinak landatuz edo udazkenean hazia ereinez ugaltzen da.  v  Txinako krabelina (Dianthus sinensis). Kariofilazeoen familiako eta urteko landarea, 15-30 cm luzea, zurtoin gogor zuzena eta lantza egiturako hosto berde apala duena. Zurtoinaren puntan izaten ditu loreak, bata bestearen inguruan sorta moduan antolatuak. Krabelinak kolorez zuriak, zuri gorriak, gorriak edo nabarrak izan daitezke. Apaingarri gisa oso erabiliak dira.