Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kotromanic

XIII-XV. mendeetan Bosnian nagusitu zen errege dinastia. Stefan Kotromanic-ek (1287-1316) sortu zuen dinastia, Hungariako erregeen mendean, eta Stefan semeak sortu zuen Bosniako erresuma independentea 1322an. 1325ean hartu zuen Hum edo Herzegovinako lurraldea. Hungariaren aurkako gudu askoren ondoan, Tvurtko I.ak (Bosniako errege 1351-1391 bitartean) Adriatiko aldera zabaldu zituen bere lurrak eta 1390. urtean Serbia, Bosnia, Dalmazia eta Kroaziako errege izendatu eta hegoaldeko eslaviarren buruzagi nagusi bihurtu zen. Tvurtko I.aren ondoren ordea, guztiz txikitu zen Bosniako erresuma, barne gatazken eta Hungariako eta Turkiako erresumen erasoen ondorioz, eta 1463an hil zuten turkiarrek Stefan Tomasevic Kotromanic dinastiako azken erregea.