Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kotinjido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Oso hanka-motzak dira eta apaingarri bitxiak dituzte moko gainean, lumazkoak batzuek eta larruazalezkoak besteek. 9-45 cm izan daitezke luze, eta zintzilikako habiak egiten dituzte. Ipar Amerikan Arizonatik hasi, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako eskualde gehienetan bizi dira.