Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korolenko, Vladimir Galaktionovitx

Errusiar idazle eta kazetaria, jatorriz ukrainarra (Zhitomir, 1853 - Poltava, 1921). San Petersburgoko unibertsitatetik bota egin zuten elkarte sekretu bateko kide izateagatik eta Siberiara (Jakutia) erbesteratu zen (1881-1884). Hurrengo urtean eman zuen argitara lehen narrazioa Son Makara (Makar-en ametsa) izenburupean, Jakutiako bizimodua islatzen zuena. Aipagarria da, halaber, Istoriya moyego sovremennika (1905-1921, Nire garaiko historia) obra.