Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Korat

edo Khorat. Thailandiako ipar-ekialdeko goi-ordokia. 155.000 km2-ko eremua hartzen du eta 90-200 m arteko garaiera du batez beste. Mekong ibaiak mugatzen du iparraldetik, eta Chi eta Mun ibaiak daude ordokiaren erdialdean. Nong Khai, Khon Kaen, Nakhon Ratchasima eta Ubon Ratchathani dira Korateko lurraldeko hiri nagusiak.