Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kopp, Anatole

Sobietar historialaria (San Petersburgo, 1915 - 1990). Arkitekturaren historialaria izan zen. 1960ko hamarkadatik aurrera hainbat lan idatzi zituen Sobiet Batasuneko teoria eta forma abangoardistak ezagutarazteko. Parisen eta Estatu Batuetako Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) ikasi zuen arkitektura, eta Paul Nelson funtzionalista estatubatuarrarekin lan egin zuen. Paris-VIII Unibertsitateko hirigintza saileko irakaslea izan zen. Lan aipagarrienen artean ditu: Hiria eta iraultza (1967), Stalinen garaiko (1978), Modernotasuna estiloa ez, baizik eta arrazoia zenean.