Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kontsumo

iz. Kontsumitzea.  v  Ekon. Premiaren bat asetzearren ondasunak eta zerbitzuak erabiltzean datza kontsumoa. Zentzu zabalago batean, nork bere beharrak betetzeko merkantziak eta zerbitzuak erostea da. Ekonomian kontsumo kontzeptuak ez du nahitaez ahitzea adierazten, ekonomia ondasunaren edo kontsumitutakoaren ahitze fisikoa alegia; elikagaiak kontsumitu egiten direla esaten da, baina liburuak ere, adibidez, kontsumitzen dira, nahiz eta azken horiek ez ahitu edo desegin erabili ondoren. Eskariaren ikuspuntutik, kontsumoari buruzko eskaria eta inbertsioari buruzko eskaria bereizten dira; azken hori kapital ondasunen eskaria da, gizartearen etorkizuneko ekoizpen ahalmena handiarazten duten produktuena alegia.