konexio
iz. Mek. Sistema mekaniko baten bi zatien arteko lotura. v Elektr. Bi aparatu, makina edo bestelako, eroale elektriko batez bidez elkarrekin lotzen dituen lotura; bi elektrizitate zirkuituren edo sistemaren arteko lotura, korronte elektrikoa batetik bestera eroaten duena. Elektrizitate konexioak bi eratakoak izan daitezke: seriekoak eta paralelokoak. v Serieko konexioa. Osagarri bakoitza aurrekoarekin eta hurrengoarekin lotzen da. Osagarri horiek erresistentziak baldin badira, zirkuitu osoaren erresistentzia zirkuituan dauden erresistentzia guztiak batuta ateratzen dena da; osagarriak, berriz, kondentsagailuak baldin badira, zirkuituaren kapazitatearen alderantzizkoa zirkuituan dauden kondentsagailu guztien kapazitateen alderantzizkoak batuta ateratzen dena da. v Paraleloko konexioa. Konexio mota honetan, osagarri guztiak elkarrekin loturik daude, eta konexioan daudenak erresistentziak baldin badira, zirkuituaren erresistentziaren alderantzizkoa zirkuituan dauden erresistentzien alderantzizkoak batuta ateratzen dena da; konexioan daudenak kondentsagailuak izanez gero, zirkuituaren kapazitatea osagarrien kapazitateak batuta ateratzen dena izango da.