kondentsazio
ik. kondentsatze. v Kim. Kimika erreakzio mota, katalizatzaile baten aurrean bi molekula elkartu eta ura edo bestelako molekula bakunak askatzen dituena. Kondentsazio arruntenak aldehidoenak eta zetonenak dira. v Friedel–Crafts–en erreakzioa. ik. Friedel eta Crafts-en erreakzioa. v Kondentsazio aldolikoa. Bi aldehido edo aldehido bat eta zetona bat elkartzerakoan gauzatzen den kondentsazio mota. v Kondentsazio aziolinikoa. Bi azetaldehido elkartuz oxizetona bat (azetoina) sortzerakoan gauzatzen den kondentsazio mota. Azetona aise oxidatzen da, eta, oxidazioaren ondorioz, diazetiloa sortzen da. Gurinaren usain berezia diazetiloarena da.