Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kolunba, santua

(Irlanderaz, Columkill). Irlandar elizgizona (Galtan, Donegaleko Konderria, 521? - Iona, Kaledonia, 597). San Patrizioren ondotik, Irlandako santurik goraipatuena da. Derryko monasterioa sortu zuen; Ionako uhartea oparitu zion Dalriadako erregeak eta han eraiki zuen irlandar kristautasunaren iturburu izan zen monasterioa.  v  Jaieguna, ekainaren 9a.