Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kokkonen, Joonas

Finlandiar musikagilea (Iisalmi, 1921 - Jarvenpa, 1996). Helsinkiko Sibelius musika eskolan ikasi zuen Selim Palmgren, Sulho Ranta eta Ilmari Hannikainenekin. Aldi berean, musikologia ikasketak egin zituen Helsinkiko Unibertsitatean. Pianoa jotzen hasi eta lehen kontzertua 1953an eman zuen. Sibelius musika eskolako konposizio irakaslea izan zen (1959-1963) eta Konposizio saileko lehendakaria (1965-1970). Finlandiako Akademiako kide izendatu zuten 1963an, eta Finlandiako musikagileen batasuneko lehendakaria izan zen 1971. urtea arte. 1973an Sibelius musika saria eman zioten. Bere hasierako musika lanetan Sibeliusen eragina nabarmentzen da, eta Bela Bartoken lanetatik ere asko dute. Musika lan aipagarrienen artean ditu: Hari tresnetarako musika (1957), A cappella meza (1963), Biolontxelorako kontzertua (1969), Requiema (1981), Il Paesaggio (1987).