Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kogalniceanu, Mihail

Errumaniar historialaria eta politikaria (Iasi, 1817 - Paris, 1891). Ikasketak Frantzian eta Alemanian egin ondoren Errumaniara itzuli eta Dacia literata aldizkaria sortu zuen 1840. urtean. Iasiko Antzerki Nazionaleko zuzendaritzan izan zen Alecsandri eta Negruzzi idazle errumaniarrekin batera eta 1848. urteko iraultzan parte hartu zuen. Erbestetik itzulitakoan Danubioko izarra aldizkaria plazaratu zuen (1855) eta Divan ad hoc delako elkarteko kidea zen aldetik Valakiarekin bat egitearen aldeko agertu zen. Alexandre Cuza aginpidera heldu zenean Mihail Lehen Ministro izendatu zuten (1863-1866). Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen Independentziako gerra garaian.