Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koestler, Arthur

Hungariar idazlea, ingelesez idatzi zuena (Budapest, 1905 - Londres, 1983). Vienako unibertsitatean kazetaritzako ikasketak egin ondoren News Chronicle egunkari ingelesarentzat lan egin zuen Espainiako Gerra Zibileko kazetari gisa. Frankistek atxilo hartu zuten; garai hartan bizitakoak eman zuen argitara Spanish Testament (1938) izenburupeko eleberrian. Alderdi komunista utzi zuen 1937. urtean eta Europako mendebalean eta Ipar Ameriketan batez ere, oso ospetsu bihurtu zen Darkness at Noon (Iluntasuna eguerdian) eleberria eman zuen argitara 1940. urtean; 1930. urteko Moskuko prozesua aipatzen du era hunkigarri batez. Ideologiaren gerrak sortutako nahaste intelektuala eta moralaren arazoak aipatzen ditu Arrival and Departure (1943) eta Age of Longing (1951) eleberrietan. Alderdi komunistan eman zituen urteetako gorabeherak deskribatzen ditu, bestalde, Arrow in the Blue (1952) eta The Invisible Writing (1953) obretan. Beste lan batzuk: The Gladiators (1939), The Lotus and the Robot (1960), The Thirteenth Tribe (1976).