Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koch Bengoetxea, Sigfrido

Gipuzkoar argazkilaria (Donostia, 1908 - Donostia, 1973). Alemaniara erbesteratu zen 1936. urtean baina hango gudarostearekin borrokatu behar izan zuen Bigarren Mundu Gerran. Ihes egitea lortu zuen baina amerikarrek atxilo hartu eta kontzentrazio esparru batera bidali zuten. Handik bigarren aldiz ihes egin eta Euskal Herrira itzuli zen. Harrez gero argazkigintzari lotu zitzaion eta erakusketa ugari egin zuen, baita sari asko eskuratu ere. Haren argazkirik ezagunenak País Vasco. Guipúzcoa liburuan daude ikusgai.