Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kobra

iz. Oso pozoi biziko sugea (Elapidae, Naja naja, Naja nigricollis, etab.).  v  1,90 m inguru luze izaten da. Burua gorputzetik ondo berezia du. Azalaren kolorea horixka edo beltzarana du, zerrenda ilunak dituena edo gabea. Lepoaren atzeko aldean sudur bat eta bi begiren irudia du. Saihets hezurrak zabaltzean disko itxurako egitura hartzen du lepoak. Asiako hego-ekialdean, Filipina eta Sonda uharteetan bizi da, eta gauez irteten da janari bila. Ornodun txikiak janez elikatzen da. Oso eraso lasterra du eta sartzen duen pozoiak heriotza ekar diezaioke gizakiari ere.