Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kobego

iz. Zool. Dermopteroen ordenako zinozefaloen familiako ugaztuna, zakurraren moduko muturra duena (Cynocephalus variegatus). Okotza aurreko hankekin eta haiek atzekoekin lotzen dituen larruazal bat izaten du, airean planeatzeko erabiltzen duena. Planeatuz 140 m-rainoko hegaldiak egin ditzake. 46 cm luze izaten da. Filipina uharteetan eta Asiako hego-ekialdean bizi da.