Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Klimt, Gustav

Austriar margolaria (Viena, 1862 - Viena, 1918). Art Nouveau joerak Vienan izan zuen artistarik nabariena da Klimt. Exotismoz eta erotismoz beteriko erretratu eta ikuspegiak ditu lanik aipagarrienak. Gai sinbolikoak erabili zituen, eta erritmo lasaiak. Japoniar artearen eta bere garaiko ingeles margolarien eragina izan zuen, Burne-Jones eta Alma-Tadema pintoreenak bereziki. Vienan, Parisen eta Londresen ditu obrak ikusgai.