Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kinsey, Alfred Charles

Estatu Batuetako entomologo eta psikologoa (Hoboken, New Jersey, 1894 - Bloomington, New Jersey, 1956). Entomologia lanak idatzi ondoren, Rockefeller Fundazioaren eskariz gizonen eta emakumeen sexu jokaera ikertzen hasi zen. Berak eta bere taldeak 18.500 laguni egindako inkestetan oinarrituta egindako ikerketen lehenengo emaitzak Sexual Behavior in the Human Male (1948, Gizonezkoaren sexu jokaera) liburuan argitaratu ziren. Oso kritika gogorrak jaso zituen, bai metodologiaren ikuspegitik bai moralaren ikuspegitik. Beste horrenbeste gertatu zen bigarren liburuarekin ere: Sexual Behavior in the Human Female (1953, Emakumezkoaren sexu jokaera). Kinseyren ikerketak oso-osorik onartzen ez badira ere, zientzialarien artean haren ondorioek onarpen zabala izan dute geroztik.