Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kinkaju

iz Zool. Haragijaleen ordenako prozionidoen familiako animalia, zuhaitzetan bizi izateko egokitua (Potos flavus). 90 cm inguru luze izaten da, neurri horren erdia edo gehiago isatsarena dela. Oso ile trinkoa du, kolorez hori arrexka bizkarrean, eta gorrixka parpar-sabeletan. Isats luze oratzailea du. Mexikotik Mato Grossora (Brasil) bitarteko basoetan bizi da. Landareak, animalia txikiak, arrautzak eta eztia janez elikatzen da. Kalte handiak egiten ditu basoko aberasketan.